|
Joseba Rodriguez Zuazua (Geografia eta Historian Lizentziatua)
Antzinateko gizarteetan egoera juridikoa zen gizaki bakoitzaren statusa zehazten zuena. Testuinguru honetan, gaur egun, askatasuna eta esklabutza bereizten zituen marra argi eta garbi agertzen zaigu. Edo horrela iruditzen zaigu. Baina errealitatea bestelakoa zen. Antzinate osoan, K.a. IV. milurtekotik garai helenistakora arte, marra hori lauso bihurtzen duten errealitate asko agertzen dira, askatasun eta esklabutzaren artean zeuden egoerak, alegia. Artikulu honetan, Antzinate osoan, Ekialde Hurbilean agertutako horrelako adibide batzuk aztertuko ditugu.
Artikulu osoa (PDF) (88 orri)
|
|
|
Xabier Larrazabal, Maialen Egileor, Olaia Gil eta Igone Fernández (Kazetaritzan Lizentziatuak)
Laburpena: Mugimendu zapatistara hurbildu eta haren alderdirik garrantzitsuenak ezagutu eta ulertzea da lan honen helburua. Epigrafez epigrafe, mugimendu zapatistaren erradiografia egingo dugu. Halakoetan ezinezkoa gertatzen da gatazka bere osotasunean eta ñabardura guztiekin ezagutzea baina bada, behintzat, erradiografia orekatua, mugimenduaren helburuak azaldu arren, indartzeko eta zabaltzeko dituen ezintasunak berdin-berdin aitortuko dituena.
Artikulu osoa (PDF) (29 orri)
|
|
J. Miguel Aramburu Zudaire (Historian Doktorea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea)
Aro Berriko Ameriketako nafar emigrazioaren irudiaz arituko gara, alde batetik, emigranteek sorterriarekiko beren burua nola ikusi edo irudikatu zuten emigrazio prozesuan (herrimina, taldeko kontzientzia eta herrikideen koloniak osatzea) eta, bestetik, nola ikusi zuten aurkitutako Mundu Berria edo arrotza zena, hots, zentzu zabalean bestearen inguruko irudia. Hau dena hurbilagotik ezagutzeko, eta bere muga guztiak aitortuz, protagonisten testigantzak ezin hobeak dira.
Artikulu osoa (PDF) (11 orri)
|
|
Argitxu CAMUS-ETCHECOPAR (University of Nevada- Reno)
Egileak Pariseko Eskual Etxearen historia aurkezten du, 1955etik aurrera. Batez ere, gai baten inguruko hausnarketa egiten du: bertako kide direnen euskal nortasunaren garapena, alegia. Eskual Etxean Euskal Herriko hainbat tokitako pertsonak biltzen ziren, alde batetik Iparraldetik etorritako immigranteak, eta bestetik Hegoaldetik etorritako erbesteratuak, Espainiako erregimen diktatorialetik iheska zebiltzanak.
Artikulu osoa (PDF) (6 orri)
|
|
|
Alberto Angulo Morales (EHUko ARo Berriaren irakasle Titularra)
Aurkezten ari garen lan hau, gauzatzen ari garen ikerketa zabalago baten lehenengo ondorio bezala ulertu beharko da. Ikerketa horrek duen nahirik inportanteenak zerikusi handia dauka Aro Berrian (XVI.-XIX. mendeen arteko garaian) migrazio-prozesuetan aritutako euskaldunen historiarekin. Gaur arte eginiko ikerketetan, euskaldunek jorratutako migrazio-prozesuei buruzko galderarik funtsezkoena bidaiarena izan ohi da. Ikuspuntu honetatik ikusita, ikerketa horietan egiten genituen galderarik inportanteenak dira nolako migrazio-prozesuak ziren, nora abiatzen ziren, eta zeintzuk izan ohi ziren aurkitzen zituzten arazoak (dirua, hizkuntza…). Elkarteak izango dira normalean arazo hauei guztiei emandako erantzunik ohikoena; hauek ikertzeko euskaldunek sorturiko elkarte batez jardungo dugu: Madrilen sortu zutena alegia.
Artikulu osoa (PDF) (18 orri)
|
|
Urko Apaolaza (Historian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea))
Artikulu honek Euskal Herriko prentsak 1876tik 1936ra emigrazioaren aurrean izan zuen jokabidea aztertu nahi du. Horretarako, garai hartako 34 egunkaritako 931 berri arakatu dira. Prentsak emigrantearen degradatze prozesu bat deskribatzen du Amerikarako joan-etorrian, baina aldi berean, hainbat kontraesan azaleratzen ditu. Nabarmenena da, egunkarietan marraztutako emigrantearen irudi negatiboa ez datorrela bat emigrazioak urte horietan izan zuen gorakadarekin.
Artikulu osoa (PDF) (22 orri)
|
|
|
|
|
|